Skip to main content

Erantzunkizunen esleipenen matrizea (RACI)

Jarraian aurkezten den matrizea adibide soil bat da, ikastetxe bakoitzak bere egoerara moldatu beharko du.

RACI erantzunkizunen esleipenen matrizea proiektu kudeaketetan erabiltzen da, aktibitateak giza baliabideekin erlazionatzeko. Modu honetara, ataza bakoitza pertsona edo lan-talde bati esleituta dagoela bermatuko dugu.

Azalpena

RolaDeskribapena
AAccountableErabakia hartzen du (eta horren arduradun da). Egin beharreko lana baimentzen du, eta emaitza onartzen du.

A bakar bat ataza bakoitzeko.
RResponsibleLana burutzen du (aldez aurretik A-k baimenduta) eta ataza gauzatzearen arduraduna da.
CConsultedErabakia hartu aurretik berarekin kontsultatzen da.

Rol honek badu informazio edo gaitasun berezirik lana burutzeko. Kontsultatzeaz gain, informatzen zaio (bi norabideko komunikazioa).
IInformedHartutako erabakiez informatzen zaio.

Egin beharreko lanaren inguruko aurrerapen eta emaitzen inguruan informatzen zaio (norabide bakarreko komunikazioa).

Ikastetxeko zibersegurtasun erantzunkizunen RACI matrizea (adibidea)

ZuzendaritzaEraldi taldeaAzpi. digitalen ard.
Aktiboen inbentarioaA/R
Arriskuen analisiaARC
Sentsibilizazio eta prestakuntza planaA/RC
...
IKT jarraitasun planaICA
Berreskuratze prozedurakA/R
Zerbitzuen badaezpadako eteteaAC

Erreferentziak