2-Aktiboen kudeaketa
Ikastetxeko aktiboak identifikatzea, antolatzea eta kudeatzea ezinbestekoa da.
Zergaitik da garrantzitsua?
- Identifikazio eta antolaketa zehatzak ikastetxeak dituen aktibo guztien ikuspegi bat eskeiniko digu bere osotasunean. Era berean, segurtasun maila ezberdinak ezarri ahal izango ditugu, aktibo bakoitzaren garrantziaren arabera.
- Identifikazio egokiak eguneraketen kudeaketa egokia egiten eta ahultasunak garaiz konpontzen lagunduko digute.
- Eguneroko operatiba modu eraginkorrean egitea erreztuko digu.
Zein motako atazak hartzen ditu barne?
- Antolaketa mailakoak
- Soluzio teknikoen ezarpena
Gomendio zerrenda
- Aktiboen inbentarioa egunean eramatea komeni da eta ahalik eta osatuena. Modu efizientean kudeatua (automatizatua), datuak analizatzeko aukerak eskeintzen dituenak.
- Hardware inbentarioa
- Software inbentarioa
- Sareko topologia diagrama ondo dokumentatuta
- Zerbitzuen inbentarioa
- Erabiltzaileen inbentarioa
- Aktiboetan lehentasuna ezarri: aktibo mota, kritizitate, baliabide eta inpaktuak kontutan hartuta
- Aktibo hauei betebehar minimo batzuk ezarri eta hauen betetzea ziurtatu
- Aktiboetan dauden ahultasunak bilatu eta dokumentatu (arrisku kudeaketa)
- Kontrol neurriak ezarri ezagutzen ez ditugun aktiboak ez izateko (software instalazioak, bestelako gailuak). Noizean behin kontrol neurri hauek saihesten saiatu.
Baliabideak
Tresnak
- GLPI: Hardware/Software inbentario automatizatuak egiteko tresna librea (soft. librea).
- LibreNMS: sareko gailuak inbentariatzeko eta monitorizatzeko tresna (soft. librea).
- Observium: sareko gailuak inbentariatzeko eta monitorizatzeko tresna (soft. librea).
- NetBox: sareko konfigurazioa (IP tartea, konexioak, etab) inbentariatzeko tresna (soft. librea).
- Microsoft Intune: gailu guztien inbentario eta kudeaketa aurreratua egiteko tresna (ordainezkoa).