Skip to main content

3-Arriskuen analisia eta kudeaketa

Mehatxuak ekiditeko, arriskuak modu proaktiboan aztertu eta kudeatu beharko ditugu.

Zergaitik da garrantzitsua?

  • Azterketa honi esker, erabakiak hartzeko beharrezko informazioa izango dugu
  • Arriskuak identifikatuz eta lehentasunak finkatuz, ahal bezain azkarren arrisku larrienak arintzeko ekintzak martxan ipintzea posible izango da
  • Arriskuak aldez aurretik identifikatuz, aldez aurreko babes-neurriak ezartzeko aukera izango dugu

Zein motako atazak hartzen ditu barne?

  • Antolaketa mailakoak
  • Soluzio teknikoen ezarpena

Gomendio zerrenda

  1. Arriskuen kudeaketa estrategia bat ezarri, kudeaketa proaktiboa izan dadin. Beti ere etengabeko hobekuntza helburu.
  2. Arriskuekin zer ikusia duten prozesuak definitu: mehatxuen detekzioa, ahultasun edo baldintza kaxkarren detekzioa.
  3. Arriskuen lehentasunak, ondorioak, tolerantziak eta arriskuen asumitzeak ere kudeatu.
  4. Segurtasun mehatxuak eta ahultasunak identifikatu eta minimizatzeko hobekuntza neurriak planifikatu eta bete.
  5. Noizbehinka segurtasun audiotoriak pasatzea gomendagarria da, kanpo enpresa-eragile baten eskutik
  6. Segurtasun kopia prozesua eta berreskuratze prozesua behar bezala dokumentatuak izan.
  7. Mehatxuez jabetzeko ekintzak: foroak, ikastaroak, etab.

Baliabideak

Loturak