Skip to main content

5-Atzipen kontrola eta identitate kudeaketa

Datuera eta baliabidetara atzitzeko segurtasun sistema aproposak ezarri behar ditugu, beharrezko autentikazio eta autorizazioarekin.

Zergaitik da garrantzitsua?

  • Ikastetxeko sistema eta datuetara soilik baimendutako erabiltzaileak sar daitezen bermatuko digu
  • Zeharka, datuen konfidentzialtasuna babesten lagunduko digu
  • Gertatutakoa auditatzeko aukera izango dugu

Zein motako atazak hartzen ditu barne?

  • Antolaketa mailakoak
  • Soluzio teknikoen ezarpena

Gomendio zerrenda

  1. Atzipen kontrolerako politikak eta prozedurak diseinatu eta ezarri
  2. Autentikazio sistema bateratua izan.
  3. Ezarri erabiltzaileentzako pasahitz sendoak eta baldintza anitzeko autentikazioa.
  4. Esleitu erabiltzaileei soilik behar dituzten baimenak, ez gehiago. Horretarako rolak erabili, baimenak eta erabiltzaileen eginkizunak lotzeko.
  5. Kudeatu atzipen fisikoa, bereziki kritikoak diren gailuen kasuan (adibidez zerbitzari gela)