9-Berreskuratzea
Hondamendi bat gertatu delako edo akats bat dela eta, beharrezkoa izan daiteke sistema baten berreskuratzea martxan jarri behar izatea. Adibidez: DHCP zerbitzariaren funtsezko fitxategiak (sistemakoak) nahi gabe ezabatzen baditugu, sistema hori berreskuratu beharrean egon gintezke.
Berreskuratzea ahal den azkarrena izan dadin, sistema garrantzitsuenen prozedurak idatzita utzi beharko genituzke. Honela inprobisazioak ekidingo ditugu. Kasu askotan, berreskuratze prozedurak sistemen segurtasun kopietan oinarritzen dira. Horregatik, ezinbestekoa da backup sistema sendo bat izatea.
Backup sistema Backup plan bat egon beharko litzateke, non mota desberdineko elementuen kopiak periodikoki egiten diren. Besteak beste:
- Dokumentuen kopiak
- Zerbitzarien kopia osoak
- Hardware gailuen konfigurazioen kopiak
- Kopien erreplikak
Berruskuratze prozedurak toki jakin batean erregistratuta egon beharko lirateke.