Skip to main content

1-Gobernantza, funtzioak eta erantzunkizunak

Ikastetxeak antolakuntza mailan erabaki batzuk hartu beharko ditu; besteak beste ezinbestekoa da arduradun egokiak aukeratzea eta prozesu batzuk martxan ipintzea.

Gogoratu

Zibersegurtasun mehatxuei ahalik eta modu eraginkorrenean aurre egiteaz gain, ikastetxeak betebehar legal batzuk ere baditu (bereziki, RGPD/GDPR eta LOPDGDD).

Zergaitik da garrantzitsua?

  • Antolaketa estruktura argi bat izatea ezinbestekoa da, pertsona bakoitzak zer egin behar duen jakiteko eta horretarako gaitasunak lantzeko.
  • Honek, era berean, bermatuko digu hutsunerik egon ez dadila segurtasun-estalduran.
  • Erakundean ezarriko diren politika eta prozesuak, etengabeko hobekuntzaren ikuspegiarekin, lagunduko digute segurtasun gertakizunei modu eraginkorrean erantzuten

Zein motako atazak hartzen ditu barne?

  • Arlo honetan landu beharreko atazak antolaketa mailakoak dira batez ere

Gomendio zerrenda

  1. Ikastetxeko plan estrategikoetan zibersegurtasunarekin lotutako eginbeharrak, arduradunak eta erantzunkizunak ondo identifikatu.
  2. Zibersegurtsuna erakunde mailan lehentasun gisa definitu eta hala komunikatu ikastetxe-barnean, eta departamentu ezberdinetan ondo ulertarazi.
  3. Azken mehatxuak ezagutzeko zaintza aktiboa egin (ikastaro eta kongresuetara joanez adibidez).
  4. Hirugarrengo hornitzaileekin datu trukaketak badira, behar bezala formalizatu akordioak eta baldintzak
  5. Zibersegurtasunarekin erlazionatutako arau eta betebehar legalak betetzeko akzioak planteatu
  6. Ikasle eta irakasleen datu pribatuak kudeatzen diren prozesuetan, pribazitate eta segurtasun betebehar batzuk ezarri
  7. Erakundearentzako kritikoak diren zerbitzuak identifikatu
  8. Arriskuen kudeaketa egiten da, beti ere etengabeko hobekuntza ikuspegiarekin

Baliabideak

Loturak